Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

Metraia

2024ko Azaroak 7 | 19:00 - 20:00

Metraia diziplinarteko metodologian oinarritutako ikus-entzunezko lanak sortzeko proiektu kolektiboa da. Josune Velez de Mendizabal kazetari eta aktoreak, Aitor Vinagret aktore eta sortzaileak, Beñat Fontaneda ikus-entzunezko lenguaian ikertzaile, ekoizle eta errealizadoreak eta Ainhoa Imaz kultur kudeatzaile eta ikus-entzunezkoen sortzaileak osatzen dute taldea. Jarduera honetan 2022an Oihaneder Euskararen Etxeak antolatutako TopAraba proiektuan barne izandako esperientzia partekatuko dute. Alde batetik, zinema eta antzerkiaren lengoaien arteko fusioaren emaitza den ‘Ura’ film laburra erakutsiko dute. Bestetik, lan-prozesua nolakoa izan den azalduko dute,  metodologiaren aplikazioa islatzen duen bideo baten bidez eta haien esperientzia pertsonala eta profesionala azalduz.

*Doan edukiera bete arte.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.