Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

Izaki Gardenak (solasaldia eta kontzertu akustikoa)

2024ko Azaroak 19 | 19:00 - 20:00

Izaki Gardenak bueltan da. Euren aurreko diskoa argitaratu zutenetik 6 urte igaro direnean itzuli dira “Orube” izeneko album berriarekin. Zuzenean lehen aldiz joko dituzte kantu berriak formatu akustikoan, baina horrez gain sortze prozesuaren berri emango digute. Abestiak laguntzeko sortu dituzten arteaz eta bideoaz ere hitz egingo dute eta soinu eta norabide berriak azalduko dizkigute.

*Doan edukiera bete arte.

Oharra: hasiera batean, azaroaren 20rako aurreikusten zen aurkezpen hau egiteko data, baina agenda arazoak tarteko, egun bat aurreratu da. 

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.