Aitzina Folk jaialdiarekin lankidetzan
Oskarbi 1966an sortu zen. Bere ibilbidean zehar, euskal tradizioa doinu berritzaileekin uztartu ditu. Taldeak Ez dok amairun parte hartu zuen eta harreman estua izan zuen Bitoriano Gandiaga idazlearekin eta Jorge Oteiza eskultorearekin.
Emanaldi honetan “Euskara Donemiliatik gurera” deitu duten ikuskizunaren laginak entzun ahal izango ditugu, baita da Oskarbik 2026an kaleratuko duten lan berriaren aurrerapenak ere (beraien 13. diskoa izango dena), azaroaren 21ean IAK-n eskainiko duten kontzertuan.
_______________
_______________
