Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

UEU. Euskararen periferiak / periferia euskaldunak: esperientziak eta oinarriak.

2025ko Ekainak 30 | 09:00 - 18:00

Euskararen periferiak / periferia euskaldunak: esperientziak eta oinarriak | Euskara periferietatik bizi duten herritarren egoera soziolinguistikoa ezagutzea eta ulertzea funtsezkoa da hizkuntzaren biziberritzean urrats berriak egiteko. Jardunaldi honek ikerketa akademikoa eta esperientziak elkartuko ditu, ikuspegi berritzailetik hausnartzeko: nola bizi da euskara periferian? Zein indargune eta erronka daude? Arnasguneetatik kanpo euskararen transmisioa, erabilera eta hautua nola garatzen dira?

Koordinatzaileak: Arkaitz Zarraga Azumendi eta Ainhoa Pardina Arenaza (UEUko Soziolinguistika saileko kideak)

Partze-hartzaileak: Ane Ortega Etcheverry, Celeste Agüero, Mamadou Sarr Diame, Eli Dominguez, Beñat Garaio Mendizabal, Diego Pallés Lapuente, Iker Villa Baraja, Maialen Gago, Maddi Kintana, Mikel Pérez González, Ainhoa Pardina Arenaza, Anne Egaña, Edurne Azkarate Sobrino, Arkaitz Zarraga, Idurre Eskisabel Larrañaga, Aner Peritz Manterola, Kattalin Miner Perez, Ainhoa Pardina Asensio eta Arkaitz Zarraga Azumendi.

Nori zuzenduta: Soziolinguistika, hezkuntza eta komunitate-garapena ardatz duten profesionalak, ikasleak, aktibistak, ikerlariak eta euskalgintzako kideak oro har.

___________________

IZEN-EMATEA

___________________

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Ekainak 30
  • Ordua: 09:00 - 18:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.