Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

BISITA GIDATUA: OROITERRI. OROIMENAREN EUSKARRIAK ERAKUSKETA. Martxoak 3 50.urteurrena

Urtarrilak 17 | 12:00 - 13:00

2026an, Gasteizko San Frantzisko elizan polizia armatuak langileen batzarra gasez hustu eta tirokatu zuenaren 50. urteurrena beteko da. Sarraski haren ondorioz bost pertsona hil eta ehunka zauritu ziren; ondorengo egunetan, mobilizazio solidarioetan, poliziak beste bi pertsona ere hil zituen Tarragonan eta Basaurin. Ordutik, martxoaren 3ko biktimek bost hamarkada daramatzate egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzen, eta Gasteizko herriaren konpromisoari esker mantendu da bizirik gertakari haren memoria. Herri-mugimenduek, gizarte eragileek eta sindikatuek egindako lanak, baita literaturatik, musikatik, poesiaren bidez edo arte plastikoetatik sortutako ekarpenek ere, funtsezko zeregina izan dute oroimen hori bizirik eusteko.

Testuinguru horretan kokatzen da OROIT+HERRI >> OROITERRI izeneko erakusketa, munduko herrialde ezberdinetako memoria euskarriak biltzen dituena. “Oroitarri” hitzak pertsona edo gertaera gogoangarri bati egiten zaion arkitektura edo eskultura-lana adierazten du, eta ideia horretatik abiatuta, erakusketak gatazka eta borroka sozial ezberdinen aztarnak, testigantzak eta oroimen-materialak ekartzen ditu Gasteizera. Martxoaren 3ko 50. urteurreneko ekintzen baitan antolatutako erakusketa honek herrien memoriak kaleetan eta gizarte zibilaren eskutik nola iraun duen erakusten du, eta, aldi berean, bestelako herrialdeetako esperientziak gure hirira hurbilduz, elkarren arteko ulermen eta oroimen-lana sendotzea bilatzen du. Erakusketarekin harreman estuagoa izateko, larunbatero 45 minutuko bisita gidatuak eskainiko dira; gehienez 20 pertsona apuntatu ahal izango dira saio bakoitzean, gertutasunez eta sakontasunez ezagutzeko aukera emanez.

________________

IZEN-EMATEA

________________

Xehetasunak

  • Data: Urtarrilak 17
  • Ordua: 12:00 - 13:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.