Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

KARTELETRAK erakusketaren irekiera ekitaldia

2025ko Urriak 3 | 19:00 - 22:00

KARTELETRAK erakusketaren irekiera ekitaldia | Erakusketari lotutako hainbat jarduera osagarri izango ditugu urrian zehar. Irekiera ekitaldian, Markos Gimenoren erakusketa koordinatzen eta liburua editatzen lagundu duen Joseba Sarrionandiaren bisita gidatu batekin hasiko da eta Ihana Iriondo eta ANARIren kontzertuekin amaituko da.

  • 19:00-19:45: irekiera eta Joseba Sarrionandiaren bisita gidatua (sarrera gabe, edukiera bete arte)
  • 20:30-22:00 Ihana Iriondo eta ANARI kontzertuak (sarrerak salgai hemen)

Markos Gimenoren KARTELETRAK erakusketa | Urriaren 3tik 26ra zabalik egongo den erakusketa, euskaraz idatzitako berrogeita hamar palindromo baino gehiagok osatzen dute. Palindromo horietako batzuk Markosek berak diseinatu zituen, baina Joseba Sarrionaindiaren lanari esker, haren lagun ugarik eta hogeita hamar euskal artista baino gehiagok, palindromo horiek kartel formatuan ilustratzen lagundu nahi izan dute. Besteak beste, egile hauen lanak ikusi ahal izango dira: Fernando eta Vicente Roscubas anaiak; Aristides Hernández (Ares) artista kubatarra; Jose Enrike Urrutia “Kapeau”; Unai Iturriaga “Bigara”; Jose Antonio Azpilicueta ilustratzaileak; eta Gotzon Garaizabal eta Luis Zavalamendiaren erliebezko lanak. Gainera, Markosen laguna eta zeramista den Esther Astarloaren lankidetzari esker, Markosen palindromoetan oinarritutako zeramikazko piezak ere ikusi ahal izango dira.

______________________________

BISITA GIDATURAKO IZEN-EMATEA (BETETA)

______________________________

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Urriak 3
  • Ordua: 19:00 - 22:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.