Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

Markos Gimenoren KARTELETRAK erakusketa

2025ko Urriak 3 - 2025ko Urriak 25

Irekiera orduak:

*Urriaren 15ean (asteazkena), greba deialdia dela eta, erakusketa itxita egongo da.

  • Astearte eta asteazkenak 11:00etatik 13:00etara
  • Ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 20:00etara eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara (urriko asteburu guztietan 10, 11 eta 12an izan ezik)

Markos Gimenoren KARTELETRAK erakusketa | Urriaren 3tik 26ra zabalik egongo den erakusketa, euskaraz idatzitako berrogeita hamar palindromo baino gehiagok osatzen dute. Palindromo horietako batzuk Markosek berak diseinatu zituen, baina Joseba Sarrionaindiaren lanari esker, haren lagun ugarik eta hogeita hamar euskal artista baino gehiagok, palindromo horiek kartel formatuan ilustratzen lagundu nahi izan dute. Besteak beste, egile hauen lanak ikusi ahal izango dira erakusketan: Fernando eta Vicente Roscubas anaiak; Aristides Hernández (Ares) artista kubatarra; Jose Enrike Urrutia “Kapeau”; Unai Iturriaga “Bigara”; Jose Antonio Azpilicueta ilustratzaileak eta Gotzon Garaizabal eta Luis Zavalamendiaren erliebezko lanak. Gainera, Markosen laguna eta zeramista den Esther Astarloaren lankidetzari esker, Markosen palindromoetan oinarritutako zeramikazko piezak ere ikusi ahal izango dira.

Erakusketari lotutako hainbat jarduera osagarri izango ditugu urrian zehar. Besteak beste, Joseba Sarrionandiak gidatutako bisita, Ihana Iriondoren eta ANARIren kontzertua, Bigara taldeak antolatutako familia-tailerra, Rober Sanchezek gauzatutako palindromoak sortzeko tailerra, Iñaki Lazkanoren bisita gidatua eta Mursegoren Sukramarkus kontzertua, zeinetan Markos Gimenoren palindromoak oinarri hartu dituen abestiak sortzeko.

Xehetasunak

  • Hasiera: 2025ko Urriak 3
  • Amaiera: 2025ko Urriak 25
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.