Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

NEREA MENDIZABAL. Komunikazio ez-bortitzerako hastapenak

2025ko Urtarrilak 15 | 18:00 - 20:00
IAK_agenda_NereaMendizabal

Nerea Mendizabal | Nerea Mendizabal psikopedagogoa, gizarte-animatzailea, haur-masajearen irakaslea eta Komunikazio Ez Bortitzean aditua da. Komunikazio Ez Bortitza ezagutzeko saio honetan interesa duen orok parte hartu dezake. Saio honetan jorratuko ditugun gai nagusien artean, komunikazioan urruntasuna edo gertutasuna sortzen duten elementuen kontzientzia hartzea, Komunikazio Ez Bortitzaren printzipioak, emozioen eginkizuna ulertzea, enpatia eta asertibitatea garatzea, eta nahi ez ditugun egoerak edo jokaerak bideratzeko tresnak ezagutzea daude.

Komunikazio ez-bortitzerako hastapenak | Zer gertatuko litzateke desadostasunak guztion onurarako eta harremana sendotzeko moduan kudeatzen ikasiko bazenu? Zuretzat garrantzitsuak diren pertsonekin duzun lotura zainduko duen komunikazio modu bat aurkitzea amesten duzu? Gustatuko litzaizuke zure beharrak eta bestearenak kontuan hartuko dituen irtenbideak aurkitzea? Gugan konfiantza handiagoa izan nahi dugu eta sentitzen duguna adierazi, haserrea eragiteko beldurrik gabe: gure bikotekideari, senideei, ikasleei, lagunei, nagusiei, eta abarri.

Hala ere, maiz, ez dugu esaten nahi genukeena edo esaten dugu nahi baino gehiago, eta ondorioz, ezinegona eta erruduntasuna sentitzen dugu, geure buruarekiko eta besteekiko. Prozesu honetan, Marshall Rosenbergek garatutako Komunikazio Ez Bortitza (KEB) izango dugu oinarri. Tresna praktiko eta eraginkor batean oinarritzen da, gurekin eta bestekin konektatzeko, adierazpen zintzoaren eta sentimenduak eta beharrak enpatiaz entzutean oinarrituta; betiere, egoera zailak konpontzeko, lankidetza eta errespetua ardatz hartuta; eta ez erasoa edo epaiak ardatz hartuta.

*Doan edukiera bete arte.

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Urtarrilak 15
  • Ordua: 18:00 - 20:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.